Lili jauregia. Palacio Lili. Zestoa

Untitled Document

Facebook Lili Jauregia

(Español) logoak_laguntzaileak
(Español) logoak_laguntzaileak

Lili Jauregia

Lili jauregia Zestoako bailarako historiaren puntu garrantzitsuetako bat da. Lilitarrak inguruko nekazaritza lur, baso eta erreka askoren jabeak ziren, eta bere jabetzako baserriek errenta ugari ordaintzen zituzten. Haien aberastasuna burdinaren eta zuraren lanketan oinarritzen zen, eta jauregia, bere burdin landuzko leiho-tapa ikusgarriarekin,  lilitarren gizarte mailaren erakusgarria zen. Zaharberritze-lanak amaituta, jauregia janzteko tresnak eta altzariak SanTelmo

Details

XV. Mendea – Erdi Aroa

Euskal noblezia txikiko familiak gerran ari dira Oinaztarren edo Ganboatarren alde lerrokatuta Bando Gerratan, lurra eta bere ondasunak kontrolatzeko helburuarekin. Lilitarrak ordea ez dira leinu gerlari bateko kideak eta neutral mantentzen dira. Denbora batez, euren etxea Gipuzkoako Ermandadeak atxiloturiko gerlarientzat espetxe moduan erabilia izan zen. Nobleziaren indarkeriari aurre egiteko, koroak lekuko nekazari, merkatari eta artisauei

Details

1490 – 1550: Lilibea Dorrearen eta Lili Jauregiaren sorrera

Bando Gerrak bukatuta, dorretxeek jadanik ez dute erasorik jasan behar eta euren jabeen gizarte mailaren erakusgarri bihurtzen dira. Gizarte maila berri batek, jaun aberatsenak, lehengo dorretxeak jauregi itxurarekin berreraikitzen ditu edo Lilitarren jauregia bezalako egoitza berriak eraiki. Etxe hauek ustiatze ekonomiko garrantzitsuen erdigune bihurtzen dira. Jaun berrien ondasunen iturriak basoak, baserriak, abereak, burdinolak, errotak eta

Details

1550 – 1675: Liliko Jaunak: enpresariak, merkatariak eta errentistak

Lilitarren momentu gorena da, euren aurrekoek ondasunak pilatu dituzte eta horiek etekin garrantzitsuak ematen dizkie, baina familia noble batek bere estatusa erakutsiko duten elementuak behar ditu, nobletasun adierazgarriak eta tituluak, luxuzko jauregiak, altzariak, soinekoak, zalgurdiak… Ezkontzak ere gizarte mailaren erakusle onak dira, baita betiko nobleziaren artean gora egin eta ondasun gehiago pilatzeko modua ere. 1549an,

Details

1680 – 1793: Errentista absentistak

Sebastian de Lili eta bere emazte Magdalena de Amilibia Lili jauregian bizitzen diren familiako azken kideak dira, 1680ra arte. Urola bailaran mugimendu handia antzeman daiteke, Zestoan hainbat obra publiko martxan dira, Loiolako basilikaren eraikuntza aurrera doa, Gesalaga deituriko inguruan ur termalak aurkitzen dira eta Lilitarrek bere ustiaketari ekiten diote. Baina ez dira garai onak Lilitarrentzat,

Details

1793 – 2000: Jauregia baserri bihurtzen da

Beherakada garai luze baten ondoren, jauregi zaharra behin-betiko kaltetua gertatzen da 1793ko frantziarren okupazio garaiaren ondoren. Ondoren jauregiaren parte bat baserri bihurtzeko berreraikitzen da. Atzeko alderdia ia erortzear uzten da. Lilitarrek euren maizterrekin duten harreman bakarra errenta kobratzen duen administraria da. Mantenu faltaren ondorioak larritu egiten dira: jauregiaren heren bat bertan behera utzia dago. Did

Details

Gaur egun

XVIII. mendetik Lili jauregia baserri bezala erabili da eta garai bakoitzeko beharretarako egokitzeko eraldaketa ugari egin dira bere barruan, baina mantenu faltak erortzeko arriskuan jartzen du. 2000. urtean, azken maizterrek jauregia utzi zuten eta Zestoako Udalak eraikinaren titularitatea bere gain hartu zuen bere desagerpena saihesteko, beranduago zaharberritze lanak eta kudeaketa Ekain Fundazioaren esku utziz. Did

Details
Top! ARAZI 2013