Lili jauregia. Palacio Lili. Zestoa

Untitled Document

Facebook Lili Jauregia

(Español) logoak_laguntzaileak
(Español) logoak_laguntzaileak

Esperientzia

Benetako eszenario eta pertsonaia historikoekin, eta hezur-haragizko aktore baten dramatizazioarekin egiten da Lilitarren ohorea antzezlana.

Bakarrizketa batean, jauregian bizi izan zen lilitarren leinuko azken biztanleak, Andre Madalenek,  1678. urtera eramango ditu bisitariak, eta etxeko gelak eta aretoak ikusiko dituzte bidean.

 

Gure Jaunaren 1678. urtea da. Egunak dira Lili Jauregiak bere leiho-ateak erdi itxita dituela eta leihoetatik argirik ateratzen ez dela. Andre Madalen aspaldi ez dela herrira hurbildu. Zerbait ari da gertatzen jauregian. Lehen argitasuna eta alaitasuna jauna zen lekuan, orain desohorearen, lotsaren eta tristuraren laino beltzak dira nagusi. Andre Madalenen bizitza guztiz aldatuko duen gertaera batek etxeko eta burdinoletako erritmo bizia guztiz puskatu du.

Euskal emakume honek, bere barruan gordeta dituen indarra eta adorea ateratzeko momentua iritsi da.

LILI JAUREGIA

Lili jauregia Zestoako bailarako historiaren puntu garrantzitsuetako bat da. Lilitarrak inguruko nekazaritza lur, baso eta erreka askoren jabeak ziren, eta bere jabetzako baserriek errenta ugari ordaintzen zituzten. Haien aberastasuna burdinaren eta zuraren lanketan oinarritzen zen, eta jauregia, bere burdin landuzko leiho-tapa ikusgarriarekin, lilitarren gizarte mailaren erakusgarria zen. Zaharberritze-lanak amaituta, jauregia janzteko tresnak eta altzariak SanTelmo Museoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gordailuak jarri zitutzen. Guztiak pieza originalak dira, eta denak garaikideak ez diren arren, jauregiaren birsortze historikoarekin bat datoz. Produkzioa,interpretazioa, kudeaketa, ideia eta erakusketa lanak Arazi IKT S.L. enpresak egin ditu, eta erakusketako ilustrazioak Josu Marotok egin ditu. Jauregiaren kudeaketa orokorraz arduratzen da Arazi-Aranzadi ABEE.

1680 Urtea

Sebastian de Lili eta bere emazte Magdalena de Amilibia Lili jauregian bizi izandako familiako azken kideak izan ziren. 1680an utzi zuten jauregia. Urola bailaran mugimendu handia antzeman zitekeen: Zestoan hainbat obra publiko martxan zeuden, Loiolako basilikaren eraikuntza aurrera zihoan, Gesalaga izeneko inguruan ur termalak aurkitu zituzten, eta lilitarrak ustiatzen hasi ziren. Baina ez ziren garai onak lilitarrentzat. Basoak agortzen ari ziren eta burdinola tradizionalak gainbeheran zeuden. Ezin zituzten bainu termaletako azpiegiturak mantendu, eta San Millaneko Markesak bereganatu zituen. Garai horretan Lili familiako gizonak karrera militarra egiten hasi ziren, eta haien bizitzako urte asko pasa zituzten Zestoatik aldenduta, burdinolek, errotek, baserriek eta jauregiak berak sortzen zituzten errentak xahutzen. Horrez gain, Lili jauregia ez zen gizarte behar berrietarako bizilekurik egokiena eta familiak errentan jarri zuen. Eraikinak izugarri sufritu zuen mantenu faltagatik. 1760 urtearen inguruan Vicente de Lilik, bere anaia nagusiarekin maiorazgotzaren oinordekotzagatik tirabiran zebilenak, zenbait dokumentu historiko faltsutu zituen, eta Alachako Kondearen noble titulua bereganatu, beretzat eta Lili familiarentzat.

3 Comments:
Iñaki says:

altxor ederra berpiztu duzue. Zorionak!!!

admin says:

Eskerrik asko Iñaki

Ea orain jendiak disfrutatzen duen.

Ondo izan

Julen Larruskain

Imanol Perez says:

te transporta por completo al siglo XVII, la actriz realiza un trabajo excelente y el Palacio parece traído directamente de flandes! animo a quien tenga oportunidad a disfrutarlo, un saludo!

Top! ARAZI 2013