Lili jauregia. Palacio Lili. Zestoa
Untitled Document

Facebook Lili Jauregia

(Español) logoak_laguntzaileak
(Español) logoak_laguntzaileak

Lili Jauregia

Lili jauregia Zestoako bailarako historiaren puntu garrantzitsuetako bat da. Lilitarrak inguruko nekazaritza lur, baso eta erreka askoren jabeak ziren, eta bere jabetzako baserriek errenta ugari ordaintzen zituzten. Haien aberastasuna burdinaren eta zuraren lanketan oinarritzen zen, eta jauregia, bere burdin landuzko leiho-tapa ikusgarriarekin,  lilitarren gizarte mailaren erakusgarria zen. Zaharberritze-lanak amaituta, jauregia janzteko tresnak eta altzariak SanTelmo Museoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gordailuak jarri dituzte. Guztiak pieza originalak dira, eta denak garaikideak ez diren arren, jauregiaren birsortze historikoarekin bat datoz. Produkzioa,interpretazioa,  kudeaketa, ideia eta erakusketa lanak Arazi IKT S.L. enpresak egin ditu, eta erakusketako ilustrazioak Josu Marotok egin ditu. Jauregiaren kudeaketa orokorraz arduratzen da Arazi-Aranzadi ABEE. maroto_02

Did you like this? Share it:
Top! ARAZI 2013