Lili jauregia. Palacio Lili. Zestoa
Untitled Document

Facebook Lili Jauregia

(Español) logoak_laguntzaileak
(Español) logoak_laguntzaileak

1680 – 1793: Errentista absentistak

Sebastian de Lili eta bere emazte Magdalena de Amilibia Lili jauregian bizitzen diren familiako azken kideak dira, 1680ra arte.

Urola bailaran mugimendu handia antzeman daiteke, Zestoan hainbat obra publiko martxan dira, Loiolako basilikaren eraikuntza aurrera doa, Gesalaga deituriko inguruan ur termalak aurkitzen dira eta Lilitarrek bere ustiaketari ekiten diote. Baina ez dira garai onak Lilitarrentzat, basoak agortzen ari dira eta burdinola tradizionalak beheraka doaz, ezin dituzte bainu termaletako azpiegiturak mantendu eta San Millaneko Markesaren eskuetara pasatzen dira.

Garai honetan Lili familiako gizonak karrera militarra egiten dute eta euren bizitzako urte asko igarotzen dituzte Zestoatik aldenduta, burdinolek, errotek, baserriek eta jauregiak berak sortzen dituzten errentak xahutuz.

Horrez gain, Lili jauregia ez da gizarte behar berrietarako bizilekurik egokiena eta familiak errentan jartzen du, eraikinak izugarri sufritzen du mantenu faltaren ondorioz.

1760 inguruan Vicente de Lilik, bere anaia nagusiarekin maiorazgotzaren oinordekotzagatik tirabiran dabilenak, zenbait dokumentu historiko faltsutzen ditu eta Alachako Kondearen noble tituluaz jabetzen da berarentzat eta Lili familiarentzat.

Did you like this? Share it:
Top! ARAZI 2013